Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Saioa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Laurogei bat urteko neba-arrebak zarete. Bizi osoa norbere etxean eman eta gero, krisiak eraginda elkarrekin bizitzen jarri dira. Hiruna bertso, seiko motzean, Igor hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Bagoaz larogeiruntza
makaltzen doa gorputza
eta krisiak eragin deusku
bizi aldakuntza.
Aurreztu arren dirutza
ez da komenientzi hutsa
bestela ere beharko dogu
alkarren laguntza. (bis)

J. Uria:
Lehen gazte gazte egonak
orain aitona amonak.
Krisiarenak ez dira gero
ene Igor bromak!
Oroituta garai onak
izandakoak bionak
ahaztuta neuzkan hala ere zure
zurrunka sakonak. (bis)

I. Elortza:
Behin bizi behar munduan
zurrunka sudur zuluan.
Ia konpontzen garen gu planak
adostuz buruan.
Zurrunka dozu akorduan
ta plana euki goguan:
ez ahaztu sofa neurea dala
siesta orduan. (bis)

J. Uria:
Beraz sofara saltoan
zoaz siestarakoan
baina ez gaitezen jardun haserre
eta gorrotoan.
Egia dugu gaurkoan
konturatu naiz atoan
ume garaira bueltatzen dela
zahartzerakoan. (bis)

I. Elortza:
Ume aroaren usai
hartzea ez dogu etsai
baina kanpoan neu be egin naz
bizitzarako gai.
Gaur ospatu daigun alai
ta bihar be bizi lasai.
Gaur afaria neuk egingo dot
Bihar ta etzi be bai. (bis)

J. Uria:
Beraz zu sukaldaritzan
hasiko zara langintzan
gero harrikoa nik egin behar
dut elkarbizitzan.
Gaur arte geunden desditxan
bi alargun tristeren gisan.
Gure kasuan krisia ez da
txarrerako izan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra