Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-03-09 Ermua Berezia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Enbeita, Onintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok trenean zoazte. Ez duzue elkar ezagutzen, baina elkarren aldamenean eserita zoazte. Erabat isilik orain arte, eta bat-batean Uxueri asperdura eta jakin-mina biak batera sartu zaizkio, eta aldamenean eserita daukan Onintzari galdezka hastea pentsatu du. Ondoan jarri eta, "Onintza", esan dizu "Zer, lanetik?", eta Onintzak "Zuri zer inporta zaizu?"; eta jarraitu du: "Bai eguraldi ona, giro ona", eta Onintzak "Bai, zu hizketan hasi arte bai!". Hori izan da hasiera. Gustura entzungo genuke jarraipena.

Deskribapena

Doinua
Mundu hau uzten bazun
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi

Kaixo! Zu nor zara ba?
Nik izena Uxu
nahi baduzu emango
dizkizut bi muxu?
Zertan lan iten duzu
umeak al dituzu?
Hortxe ikusten zaitut
erantzuten sutsu
beti hola zara edo
egun txarra duzu?

On. Enbeita

Berez ez banitu nik
hamaika arazu
orain ondokoak be
tapa enbarazu!
Galdera eginean
zabiltza jo ta su
konbertsazio eske
ari bazara zu
hor aurrean aulki bat
libre badaukazu.

U. Alberdi

Galdera arruntekin
hasi naiz jo ta su
baina ondokoak ez dit
niri egin kasu.
Ondo molda gintezke
agian ni ta zu
igual intelektuala
izango zara zu
Saharako egoeraz
zer pentsatzen duzu?

On. Enbeita

Mundu honetan bada
hainbeste majara
ta orain be batekin
topo egin hara!
Zer esango duen ta
esan du Sahara!
Joan nahiko bazenu
oraintxe bertara
leihotik salto eta
iritsiko zara.

U. Alberdi

Hartu behar dut gairik
unibertsalena
Reala da munduko
talde trebeena
edo igual Athletic
ere ez da txarrena
biak partida baten
kokatuz hurrena
enpate egitea
ez al da onena?

On. Enbeita

Honek ukitu dizkit
alu eta uzki
kontzientzia ezin dut
isilik eduki.
Futbolaren atzetik
eguzkiz eguzki
hitz egin zazu lasai
niregatik busti
ta har zazu haizea
baloi eta guzti!

U. Alberdi

Hemen nenbilen ba zu
lagundu xedean
konpainia egiten
zure mesedean.
Pausatuz koloreetan
gorri zein berdean
ondo moldatzen gara
gu biok geurean
fijo jeitsiko gara
geltoki berean! (bis)

On. Enbeita

Insistentzian behintzat
gogorra da bera
futbola, eguraldia
Sahara ta zera
nire ondoan dago
irrati berbera.
Bai iritsi gintezke
leku berdinera
baina ez gara joango
kale berdinera.

U. Alberdi

Nahiz ta disimulatzen
ahalegindu neurez
nik ezagutu zaitut
famosa zarenez
ta errespetu pixka't
eduki mesedez
ze Onintza Enbeita
zabiltza aldrebes
Rajoy aguantatzen du
eta Uxue ez.

On. Enbeita

Hasieratik zuen
Uxuek gogoa
hori botatzea zen
ai zure asmoa.
Bete-beteta daukat
jadanik kolkoa
nire jarrera bada
zure oztopoa
hurrena lasai eman
Rajoyri botoa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra