Bertsos - View details To know more about this section
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Alberdi
Kaixo! Zu nor zara ba?
Nik izena Uxu
nahi baduzu emango
dizkizut bi muxu?
Zertan lan iten duzu
umeak al dituzu?
Hortxe ikusten zaitut
erantzuten sutsu
beti hola zara edo
egun txarra duzu?
On. Enbeita
Berez ez banitu nik
hamaika arazu
orain ondokoak be
tapa enbarazu!
Galdera eginean
zabiltza jo ta su
konbertsazio eske
ari bazara zu
hor aurrean aulki bat
libre badaukazu.
U. Alberdi
Galdera arruntekin
hasi naiz jo ta su
baina ondokoak ez dit
niri egin kasu.
Ondo molda gintezke
agian ni ta zu
igual intelektuala
izango zara zu
Saharako egoeraz
zer pentsatzen duzu?
On. Enbeita
Mundu honetan bada
hainbeste majara
ta orain be batekin
topo egin hara!
Zer esango duen ta
esan du Sahara!
Joan nahiko bazenu
oraintxe bertara
leihotik salto eta
iritsiko zara.
U. Alberdi
Hartu behar dut gairik
unibertsalena
Reala da munduko
talde trebeena
edo igual Athletic
ere ez da txarrena
biak partida baten
kokatuz hurrena
enpate egitea
ez al da onena?
On. Enbeita
Honek ukitu dizkit
alu eta uzki
kontzientzia ezin dut
isilik eduki.
Futbolaren atzetik
eguzkiz eguzki
hitz egin zazu lasai
niregatik busti
ta har zazu haizea
baloi eta guzti!
U. Alberdi
Hemen nenbilen ba zu
lagundu xedean
konpainia egiten
zure mesedean.
Pausatuz koloreetan
gorri zein berdean
ondo moldatzen gara
gu biok geurean
fijo jeitsiko gara
geltoki berean! (bis)
On. Enbeita
Insistentzian behintzat
gogorra da bera
futbola, eguraldia
Sahara ta zera
nire ondoan dago
irrati berbera.
Bai iritsi gintezke
leku berdinera
baina ez gara joango
kale berdinera.
U. Alberdi
Nahiz ta disimulatzen
ahalegindu neurez
nik ezagutu zaitut
famosa zarenez
ta errespetu pixka't
eduki mesedez
ze Onintza Enbeita
zabiltza aldrebes
Rajoy aguantatzen du
eta Uxue ez.
On. Enbeita
Hasieratik zuen
Uxuek gogoa
hori botatzea zen
ai zure asmoa.
Bete-beteta daukat
jadanik kolkoa
nire jarrera bada
zure oztopoa
hurrena lasai eman
Rajoyri botoa.