Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-05-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Altzako Bertso Astea (13. 2013. Donostia)
Saioa
2013-05-05 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur bi grafiko ikusi ditut, eta biak igual samarrak ziren. Grafiko bat zen etxerik ez duten pertsonena eta bestea zen pertsonarik ez duten etxeena. Eta biak ziren igualak.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-05-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Bi grafikoek azaltzen dute
problematika osoa
etxe gabeko pertsonarentzat
bizitza ez da erosoa
pertsonik gabe dagon etxea
ze hutsa ta ze lausoa!
Ikus liteke partizioan
dagoela arazoa.

A. Sarriegi

Etxe batean inor ez dago
beste baten bost lagun ba
arazo horrek gizarte hontan
sortzen du nahiko burrunda
baino ez nago oso konforme
Unai hitz hoiek entzunda
etxe bat baino gehio dauzkaten
pertsonen grafika nun da?

A. Arzallus

Zazpi etxeko pertsonak nahiz ta
ez ditudan konprenitzen
etxe gabeko pertsonen baitan
zer ote da ba ibiltzen?
Sarri etxe bat erosi eta
ezin ordainduaz hil zen
igual ikasi behar genuke
alokairuan bizitzen.

A. Sarriegi

Baino horien prezioa ere
hobe da ez aipatzea
irtenbidea agian laster
kobetara bueltatzea.
Normala degu gertatzen diren
gauza hauek gertatzea
bizitzeko ez edukitzeko
erosten bada etxea.

A. Arzallus

Umore pixka't jartzea ere
komeni denez taldean
nahiz Andoniri behin edo beste
ibili naizen galdean
nork ez du ikusi izan Donostin
ta izan Zarautz aldean?:
pagatu ehun milioi etxea eta
egun guztia kalean.

A. Sarriegi

Baino holako bizimodurik
ez diot opa inori
etxearena pentsatuz gero
aztertu liteke ongi:
etxegabea ta etxe hutsak
ta beste asko galzori
hutsik daudenak okupatuta
errez konpontzen da hori.

A. Arzallus

Nik bankerorik ez dut zuritzen
ta aitortzen dut serio
lukurrerian aritzen dira
gu garela-ta medio
ehun ta hogei milioi dela etxea
ta esan dugu "Dedio!"
erosten dunak saltzaileari
arrazoi ematen dio.

A. Sarriegi

Baina zail dago etxea izaten
ez bazera hortan sartzen
zuk eta biok ere badugu
zentzudun izan gaitezen
baina kontu hau lehertuko da
beste kontu askoren antzen
ez ladriluak ta ez diruak
ez dute tripa betetzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra