Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Dena keja ta marmar
dena zure kalte
isildu’re ez zera ein
Andoainera arte
atta mututu eta
geldik egon zaite
edo residentzin ni
ingresauko naute. (bis)
J. Maia
Haseratik naukazu
buru berotua
hankak ezin luzatuz
gerri gogortua
ta konbertsazioa
ere agortua
eta kendu zazu ja
haize girotua! (bis)
M. Lujanbio
Haizia kenduko det
ezin egin uko
baino bilatuko’zu
beste zerbait truko
beti ibili zera
eoskor moduko
ta urteek ez zaituzte
zu mejoratuko. (bis)
J. Maia
Nola jarri didazu
neguko jertsia?
Ta autobian gelditu
hau atrebentzia!
Nun atera zenuen
txofer lizentzia
zuk nahi dezuna ez al da
nere herentzia? (bis)
M. Lujanbio
Ondo gobenartua
zenuen etxia
larogei urte ta ezin
harturik etsia
hutsaren hurrengoa
zure herentzia
eta bizi zerala
ze penitentzia! (bis)
J. Maia
Gezurra ematen du
zarenik etxeko
ze aldrebesa zeran
aurrekoz atzeko
ez ospital ez etxe
eta ez kotxeko
ez dezu balio ezta
briskan jokatzeko! (bis)
M. Lujanbio
Zenbat balio dezun
atta zuk kalkula
tentsioa igota
hezur batzuk zula
gota omen daukazu
gainera fistula
uste al dezu hogeita hamar
urte dituzula? (bis)
J. Maia
Badauzkat hogeita hamar
ta hogeita hamaika
goizian segarekin
ibili naiz aupa!
Zuk hil behar al dezu
sano zegon aita?
Goazen Asteasura
gaixotzen ai naiz ta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra