Bertsos - View details   To know more about this section

2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-06-27 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Mujika, Haritz
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Dena keja ta marmar
dena zure kalte
isildu’re ez zera ein
Andoainera arte
atta mututu eta
geldik egon zaite
edo residentzin ni
ingresauko naute. (bis)

J. Maia

Haseratik naukazu
buru berotua
hankak ezin luzatuz
gerri gogortua
ta konbertsazioa
ere agortua
eta kendu zazu ja
haize girotua! (bis)

M. Lujanbio

Haizia kenduko det
ezin egin uko
baino bilatuko’zu
beste zerbait truko
beti ibili zera
eoskor moduko
ta urteek ez zaituzte
zu mejoratuko. (bis)

J. Maia

Nola jarri didazu
neguko jertsia?
Ta autobian gelditu
hau atrebentzia!
Nun atera zenuen
txofer lizentzia
zuk nahi dezuna ez al da
nere herentzia? (bis)

M. Lujanbio

Ondo gobenartua
zenuen etxia
larogei urte ta ezin
harturik etsia
hutsaren hurrengoa
zure herentzia
eta bizi zerala
ze penitentzia! (bis)

J. Maia

Gezurra ematen du
zarenik etxeko
ze aldrebesa zeran
aurrekoz atzeko
ez ospital ez etxe
eta ez kotxeko
ez dezu balio ezta
briskan jokatzeko! (bis)

M. Lujanbio

Zenbat balio dezun
atta zuk kalkula
tentsioa igota
hezur batzuk zula
gota omen daukazu
gainera fistula
uste al dezu hogeita hamar
urte dituzula? (bis)

J. Maia

Badauzkat hogeita hamar
ta hogeita hamaika
goizian segarekin
ibili naiz aupa!
Zuk hil behar al dezu
sano zegon aita?
Goazen Asteasura
gaixotzen ai naiz ta. (bis)