Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Justiziaren irudia zara. Andrezkoa, bi eskuak zabalik, esku bakoitzean pisu bana eta begiak estalita. Hainbat urtetan horrela egon zara. Gaur kendu dizute begietako benda.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazte jendea eiten ari da
bere sorterritik alde
etorkizuna iluna dago
ta despidoa debalde
politikari asko aberats
diruz beteta goi ta behe.
Nere balantzak ezker ta eskuin
hara baditu bi alde
bata ustela zela banekin
baina biak ustel daude. (bis)

Langabetuen pena gordina
dabil luza eta luza
ta bitartean puztu ta puztu
banketxeen diru funtsa
etxe gabeko hainbeste jende
ta hainbeste etxe hutsa
injustizia ta zapalkuntza
bortxaketa den hizkuntza.
Ai baneukake zeini sartua
nere ezpata kamutsa! (bis)

Justiziak du balantzatxo bat
den-dena dedin enpate
justiziaren ezpata ere
askok ezautu lezake
justiziak du benda begitan
ikusi ez dezan bat’e
ta justizia injustizian
bizi da hemen gaur arte
begitatikan benda kendu ta
ahoan jarri didate. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra