Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-12-20 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Langabezian geratu zareten bi azpeitiar zarete. Gaur zuen sei urteko umearekin Olentzerori gutuna idazten hasi zarete.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Ai Olentzero zuri idazten
jarri gara mila aldiz.
Aurten ez dakit honera etorri
behar ote duzun zaldiz.
Bideo kontsolak baloi jokoak
haurrak nahi ditu gauz anitz
sekula baino nahiago nuke
Olentzero aita ez balitz!

M. Lujanbio

Bi orrialde zeuzkan lehen eta
orain bakarra aukeran
Olentzero gu ta bere nahia
orain karga da guregan
baina gutxio eska dezala
zertan hasi haurrai teman?
Orain artean guk ez diogu
ejenplu haundirik eman.

A. Arzallus

Dirua sobran zegon garaian
hemen nor zen sensiblea?
Eskatu eta ez ekartzea
zen gauza inposiblea.
Jar zazu haurra gauza pila bat
eskatzea da librea
baina gero ez du beti aurkitzen
gure etxeko bidea.

M. Lujanbio

Guk bagenuen gure etxean
auto gama altuduna
ta izerdia ta lana izan da
orain arteko jarduna.
Orain haurrari bere lekuan
nola kokatu garuna?
Haurrari nola ulertarazi
guk onartzen ez deguna?

A. Arzallus

Ez dakit baina ulertuko dun
badaukat neure beldurra
lehen opariak pilatu eta
ze tontorra ze gailurra!
Ta aurtengoan konturatu naiz
dena zela iruzurra
Olentzero erdi egia zela
ta opariena gezurra.

M. Lujanbio

Orain artean elektronika
tresnak zeuzkan hautatuta
orain apaldu egin beharko du
bere desiren burruka
ta oparia geuk eskuz egin
eta geuk eskuz bilduta
etorkizuna ere geuk eskuz
egin beharko degu-ta!


A. Arzallus

Etorkizuna geronen esku
ze-ta lehengo beheko suan
baina Olentzero etor liteke
aurten txiroen pausuan
ta normala da ze lehengo jaian
BECen zebilen kasuan
Aita Noelek erdi kantuan
txikituta utzi zuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra