Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Mujika, Ainhoa
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hotza kendu eta berora joan behar dugu. Hemen daukagu gurekin Jokin Aperribay, Realeko presidente hautatu berria. Zure hitz hauek batzar hartan inork adi-adi jarraitu bazituen, Aitor Realzale porrokatua izan zen, eta irteeran, gainera, hala esan zizun: "Aizu Jokin, zuri aritu zara, obrak gora eta obrak behera, obrak egin behar direla Anoetan... Ados nago. Bat nator zurekin. Baina beste obra klase bat egingo nuke: Anoeta dena estali. Eta datorren Bertsolari Txapelketa Nagusia, hartara, Donostiara ekar dezakegu".

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Obrak aipatu dituzu baina
nere iritzi zuzena
behin hasiz gero estaltzea da
egin litekeen onena
bertsolariak buelta daitezen
hori baita errezena
eta gainera hobetuko du
Errealaren izena. (bis)

A. Arzallus

Bertsolarien txapelketa horrek
ze ikusmin ta ze mira!
Hamahiru mila ezin kabituz
ze olatu ze dizdira!
Nahiz finalaren eguna beti
den Santaluziko jira
aire librean ein dezatela
hain onak baldin badira! (bis)

A. Sarriegi

Baina buruak egin lezake
aire libre hortan alde
bertsolariak ezin du ekin
bat'e isiltasun gabe.
Zuk entenditzen ez dezula ta
oaindik ezetzean zaude
baino bertsoak maite ditugun
Realzale asko gaude. (bis)

A. Arzallus

Baina ai gure ekipoakin
eduki zerbait akordu
Hego Amerika erdiak ia
txuri-urdinez dihardu.
Tapatuz gero pentsatu zazu
gero zenbat ilun ordu
Mejikanoak korri eiteko
eguzki pixka't behar du. (bis)

A. Sarriegi

Zaila dago zu konbentzitzea
benetan gaur egunean
Mejikanoa aipatu dezu
zure harrotasunean.
Horrexegatik estaltzea da
onena etorkizunean
korrika gehio eingo du hala
euria ari dunean. (bis)

A. Arzallus

Mejikanoaz gain badauzkagu
hamar bat Euskal Herriko
eta tapatzen baldin badugu
teilatu edo plastiko
gure azokan aspaldi hori da
produktu estrategiko
ta eguzkirikan ez bada sartzen
ilarra ez da haziko. (bis)

A. Sarriegi

Illarra dago dagon tokian
dirua baita botere
izan baitzera madrileñoen
ustekabeko titere.
Nere aldeko arrazoi asko
daude baino alafede
bertsolaria daukazu eta
entrenadorea ere! (bis)

A. Arzallus

Bertsolaria berritxuarra
aurten egina debuta
idea bat eduki det baina
Bizkaiara aldenduta:
San Mamesen eska ezazue
han ez dute behar junta
han errexago tapa liteke
denok pagatzen degu ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra