Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Martxoak 8 [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane

Deskribapena

Izenburua
Martxoak 8
Dokumentuan jasotako izenburua
Martxoak 8
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bihar gutako beste bat badaiteke ehortzi,
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2406
Orrialdeak
25
Argitalpen / inprimatze data
2014-03-09

Martxoak 8 [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-09 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihar gutako beste bat
badaiteke ehortzi,
men egiten badiezu
Iker eta Karlosi,
zure bi seme alabei
makarroiak egosi,
ta senarrari laneko
galtza zaharrak josi,
bertso saiotan sentitzen
banaiz erdi lorontzi...
Zergatik ospatu behar
dugu martxoak 8?

Ospatu ez, borrokatu
egin leike gogor hitz
baina nahastu nahi nuke
egutegiko orriz,
8a, 25a
markatuta jatorriz,
berdintasun faltsuaren
oihuak bat-etorriz,
zenbat emakume bizi
diren izu-laborriz,
egun gehiegi tindatu
ohi direlako gorriz.

Ez dira soilik kolpeak,
bizitza ahitzea...
denoi gertatu baitzaigu
begirada blaitzea,
parrandan edo lanean
norbaitek iraintzea,
ikusezin bihurtzea
ta guztiz txikitzea.
Gure alde izateko
askatasun haizea,
aukera bakarra dugu:
borrokan jarraitzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra