Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Martxoak 8 [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane

Descripción

Título
Martxoak 8
Dokumentuan jasotako izenburua
Martxoak 8
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bihar gutako beste bat badaiteke ehortzi,
Nombre de la estrofa
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2406
Páginas
25
Fecha de publicación / impresión
2014-03-09

Martxoak 8 [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-09 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihar gutako beste bat
badaiteke ehortzi,
men egiten badiezu
Iker eta Karlosi,
zure bi seme alabei
makarroiak egosi,
ta senarrari laneko
galtza zaharrak josi,
bertso saiotan sentitzen
banaiz erdi lorontzi...
Zergatik ospatu behar
dugu martxoak 8?

Ospatu ez, borrokatu
egin leike gogor hitz
baina nahastu nahi nuke
egutegiko orriz,
8a, 25a
markatuta jatorriz,
berdintasun faltsuaren
oihuak bat-etorriz,
zenbat emakume bizi
diren izu-laborriz,
egun gehiegi tindatu
ohi direlako gorriz.

Ez dira soilik kolpeak,
bizitza ahitzea...
denoi gertatu baitzaigu
begirada blaitzea,
parrandan edo lanean
norbaitek iraintzea,
ikusezin bihurtzea
ta guztiz txikitzea.
Gure alde izateko
askatasun haizea,
aukera bakarra dugu:
borrokan jarraitzea.