Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi
Normala degun gisan
urte bukaeran
ondo afaldu genuen
ta gero latz edan.
Hara urte berrian
non aurkitzen geran!
Beste mutur zuri hau
mamu baten eran
amesgaizto bat zala
uste nun haseran. (bis)
S. Colina
Goizez esnatu zara
azpian almohada
eta zure gainetik
ni eta izara.
Nahiz ta juzgatu nauzun
mamuen gisara
zuk ez onartu arren
maitemindu zara.
Bi mila ta hamalaua
gure urtea da! (bis)
A. Sarriegi
Hantxe ikusi nuen
barra ertzean zain
ta ustez hartu nion
urrutitik usain
baina gaurko sorpresa
desatsegina hain!
Atzo kriston rubia
gorputz latz ta apain
ordu batzuk pasatu
ta begira orain. (bis)
S. Colina
Atzo edan zenuen
pranko San Miguela
pentsatu bazenuen
rubia nintzela.
Nik berriz topatu dut
sekulako perla
Jangoikuak eskerrak
eskerrak kauenla!
kantzontzilo gorriak
jantzi nituela! (bis)
A. Sarriegi
Eta gainera nahita
ni konkistatzera
oraintxe sentitzen naiz
engainatu antzera.
Bota du kantzontzilo
gorriak ta zera
urtea hanka txarrez
hastea hauxe da.
Ezin al degu egin
denboran atzera? (bis)
S. Colina
Nahiz erantzuna izan
“Bai zera! Bai zera!”
Aitor ez zaitez jarri
txuloen haizera
ze egingo bagendu
denboran atzera
nekin joango zinake
berriro ohera.
Ez pentsa dauzkazunik
hainbeste aukera. (bis)
A. Sarriegi
Bakarrik hobea da
batzutan zuk jakin
nahiz ta aurkitu naizen
konpaniarekin
zu pozik omen zaude
eta ni ez enfin!
Lehenbailehen ohetik
irteteai ekin
A! ta kantzontziloak
eraman zurekin. (bis)
S. Colina
Nahiz eta orain esan
“Akabo! Akabo!”
hori pentsatu behar
zenuen lehenago.
Pixkaka hasten denak
zor baitu gehiago
bazkaltzera inbitatu
beharrean nago.
Ama zu ezautzeko
desiatzen dago. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra