Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi
Truko hau ona izan da
eta hala bedi
kaxan ipini eta
ni prestatzen segi.
Biok ipini gara
aurpegiz aurpegi
moztera noa eta
egon zaitez geldi! (bis)
M. Lujanbio
Ni geldi-geldi nago
baezpa zer gerta
ze espero nezakeen
zalantzaz beteta
ez kopa, sonbrero ta
ez galtza, ez txaketa
karnizero mantala
ipini du eta. (bis)
A. Sarriegi
Baina gaurko magoak
nahi badezu jakin
aktuatu ohi degu
traje askorekin.
Ta konfiantza izan
dezazun nerekin
ondo irten zitzaidan
oilasko batekin. (bis)
M. Lujanbio
Urratuk egin dizkit
ia bat edo bi
baina iztarretan ez
ez hori, ez hori!
Oilaskoaz badakit
hainbeste teori
eta junturetatik
moztutzen da ongi. (bis)
A. Sarriegi
Esplikatu didazu
junturak ta zera
baina ni utzi nauzu
despistatu antzera
ez banaiz iritsiko
hezurra moztera
motozerraren bila
noa garajera. (bis)
M. Lujanbio
Hain terrorifikoa
baita gure Sarri
motozerra piztuta
geratu naiz larri.
Ebaki dizkit hankak
ni hezur ta harri.
Faborez hain urrun ez
honuntzago ekarri. (bis)
A. Sarriegi
Azkenean egin det
nik nahi nuen aina
orain berriro lotzen
lanak dauzkat baina
beti hankamotz izan
zera alajaina!
Ez dago alde handirik
lehengotik oraina. (bis)
M. Lujanbio
Belaun eta ukondo
lehenbizi kraskatu
azkenerako zazpi
puskatan puskatu.
Hain da hau tipo motza
hain dago kaskatu
oain puzzlea osatzen
ezin du asmatu (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra