Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsoa Unibertsitatean (1. 2014. Donostia)
Saioa
2014-07-10 Donostia Berezia
Gai-emailea
Martin, Jon
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Plazerrak alde egin du
orain mina lodi
ez dira alperrik joan
malko bat gero bi.
Gu gara bi pertsona
eta bi histori
doluminak zuretzat
barrua galzori
ni naiz zuk nor ote zen
ez zenekin hori.

U. Iturriaga
Noiz topo egingo ta
hara gaur suertean
zu zara itzal hori
zinean, parkean
bere kide zinena
hainbeste urtean
ta zer sentitzen duzu
hori esatean?
Eman behar zenizkidan
bizi zen artean.

M. Lujanbio
Hori berak kitatu
behar zun zurekiko
nik zuen harremana
ez nun zertan ito.
Bere aukera izan zen
horrela mutiko
bera ez zen inorena
libre zen ta kito!
Orain bai izango da
gurea betiko.

U. Iturriaga
Dena aditu dizut
egin dizut kasu
ta moral lekzio bat
eman al didazu?
Gurean dena pena
zurekin dena su
eta hil den honetan
pake bat dut aizu!
Berarekin batera
hilko zarela zu.

M. Lujanbio
Ez diozue garbi
hitz egin elkarri
bikote onenetan
gertatzen da sarri.
Zu ere lehen zipotza
orain maitagarri
kulpa gabetuz gera
nahi al nauzu larri?
Zure minaren karga
nere gain ez jarri.

U. Iturriaga
Berriro lekzioa
oraintxe akabo!
Sozialki ni jende
aurre-aurrean nago
nire emaztea zen
joan da zeharo
baina lehen lerrora
agertu ta hor dago!
Minean ere zaude
ni baino gorago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra