Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Erniarraitz Bertso Kopa (1. 2014. Azkoitia)
Saioa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Fernandez, Eneko
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda hitza
Jarritako gaia
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu
Fernandez: Zigorra
Martin: Musua

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Fernandez
Etor naiteke modu urtsuan
ta etor naiteke lehor
etor naiteke modu arinean
ta etor naiteke gogor
baina halere azaldu nahi dut
ongi, ongi eta jator
muxu bat hobe sentitzen dela
ni aurretikan banator.

J. Martin
Izan liteke lapurtu den bat
edo muxu iheskorra
lizunkeriaz bustia edo
agurretako lehorra
baina biek bat egiten dute
harreman batean horra:
ezpain berdinek luzatzen dute
muxua eta zigorra.

E. Fernandez
Ezpain berdinek sor dezakete
aipatu duzu aurrena
arrazoi osoz ta indar osoz
hori kontatu hurrena
baina nik orain erranen dizut
sarritan gertatzen dena:
sarri muxua izaten dela
baden zigor haundiena.

J. Martin
Zigorra izan liteke baina
ez da zigor garestia
gure gurason heziketa´re
ez zen batere eztia:
paretan beira liburuekin
eta pare bat ostia.
Injustua da zigorren bidez
ikasitako guztia.

E. Fernandez
Dena polita, dena ederra
nahi duzu sinistarazi
baina etorri gaurko mundura
ta gauzak konpontzen hasi.
Gaur bizi dugun realitatea
ezin dugu inola ahantzi
ta muxuen bidez aizu Jon maite
ezin da dena ikasi.

J. Martin
Dena ezin da muxuz ikasi
baina ezta ere egurrez
fede kontua aipatu nahi dut
zeruz bezelaxe lurrez
pertsona asko ikusi ditut
oso fededunak aurrez
Jaungoikoaren oinei muxuka
bere zigorren beldurrez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra