Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-02-09 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Beloki, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Gaztelumendi, Beñat
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez da ohiko ordua, igandea eta eguerdiko 12:00ak. Zuek zer egiten duzue beste igandeetan ordu honetan?

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Ba goizean goiz ohetik jeiki
saiatu galbana kentzen
ondo gosaldu hautsak garbitu
hori ere egin behar zen
hamabietan suak piztu ta
hasi jatenak prestatzen
bi ume ere han daude eta
sekula ez naiz aspertzen. (bis)

M. Lujanbio
Lo egiten det bertso afaria
izan dedala jakinik
periodikua leitzen det berriz
lo pixkatxo bat eginik
mendi buelta bat igual eiten det
ez badet buruko minik
urte guztian ez det izaten
nik bi igande berdinik. (bis)

U. Agirre
Neronek ere hautsak garbitzen
Aitorren gisako plana
bi umerekin neronek ere
nola dedan harremana
igual kalean jolasten edo
bestela etxeko lana
ordu honetan egin liteke
bertsotan ez beste dana. (bis)

A. Martin
Asteburutan parrandan nabil
ez naiz etxean kabitzen
mundu hontara gozatzeko ta
nahiko alper jaio nintzen
nola igandetan hiruk arte
inoiz ez naizen jeikitzen
pentsatzen nuen igande goizak
ez zirela existitzen. (bis)
A. Sarriegi
Zerua garbi baldin badago
irteten naiz bizikletan
bestela oinez Aralarrera
edo Aizkorrira bueltan
txarra badago kiroldegira
eta han igeriketan.
Horiek guztiak egiten ditut
lo nagola ametsetan. (bis)

B. Gaztelumendi.
Alaiak zion igande goiza
benetakoa al zen ba?
Larunbat gauez hartu badegu
tabernetarako xenda
tripako eta buruko minak
errez ez litezke senda.
Nere etxera egunsentia
eguerdian iristen da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra