Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsoa Unibertsitatean (1. 2014. Donostia)
Saioa
2014-07-10 Donostia Berezia
Gai-emailea
Martin, Jon
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialenek supermerkatuan egiten du lan saltzaile edo kajera moduan, eta Unai betiko bezeroa da. Maialen konturatu da gero eta gutxiago eta gero eta xuhurrago erosten duela.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Lehen karroai tiraka
zentozena aizu!
Laurden bat betetzeko
oain ez zera gai zu
dieta zorrotzen bat
akaso darraizu
edo etxetik baten bat
joan ote zaizu? (bis)

U. Iturriaga
Lehen ikusten ninduzun
hain era lodian
karroa ez doa hain
itxura jorian
etxetik ez da inor
joan teorian
etxea dut eskutik
joateko zorian. (bis)

M. Lujanbio
Lidl hontan ofertak
ta ikaragarrik
marka zurik hautatzen
dituzu beharrik!
Marka hoik ez dute
ez kodigo barrik
hoi baino merkegoa
baraua bakarrik. (bis)

U. Iturriaga
Ta ez pentsa naizenik
probatu bakoa
asteartea beti
hutsetik saltoa
zuritik horrenbeste
nauzu jandakoa
ia egin naizela
Ku Klux Klan-ekoa. (bis)

M. Lujanbio
Dena bihurtu zaizu
gabezia potzu
etorkizunai nola
beiratzen diozu
baina okerren zaudena
ez zera gero zu
Lidl-eko kajerai
ze esango diozu? (bis)

U. Iturriaga
Ta kaka esplikatzen
saiatu zergatik?
Zu edo ni okerrago
ez dakit, ez dakit.
Hain dotore dagizu
teklauan tik-tak-tik
etorriko naizela
zu ikusteagatik. (bis)

M. Lujanbio
Hara gure tonua
aldatu du ri-rau
interesante jartzen
denbora joan arau
ni ikusteagatik
omen dator hau uau!
Tripa ez dit betetzen
baina asetzen nau. (bis)

U. Iturriaga
Orain arte hori zen
nire motiboa
ta ez zen prezioa ez
etxeko giroa
jada kendu didazu
neukan bertigoa
kendu zazu barra ta
sartu kodigoa. (bis)

M. Lujanbio
Nola egin ote dit
dandy honek kasu?
Ni Lidl-eko kajan
jarduna jo ta su.
Uniforme honekin
bero bazara zu
eranzten dedanean
imagina zazu! (bis)

U. Iturriaga
Et, et, ez zaite hasi
besteen moduan
argazki hau izan dut
beti akorduan
ta ez erantzi ezer
diadema buruan
besteak bezelakoa
zinake orduan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra