Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-09-20 Atarrabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-09-20 Atarrabia Jaialdia
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Maia, Jon
Soto, Julio
Lana
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia
“Maita nazazu gutxio, goza nazazu gehiago…” [Megafoniatik kantua entzuten da. Anje Duhalderen abestia].

Deskribapena

Doinua
Sorlekua utziz geroz
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
5

Edukiari buruz

Pertsonak
Duhalde, Anje

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-09-20 Atarrabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto

Neurria:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Anje Duhalderen kanta
entzun izan dut lehenago
gozatu behar horretan
ni neu ere ados nago
baina euskara oraindik ez da
libratutako berbaro
eta orduan kosta egiten da
maitatzea gutxiago.

J. Soto
Elkartasuna ona da
bai badauka boterea
esku ematea ona da
behin askatzea xedea
ta bai maitatu eta gozatu
behar du bakoitzak berea
baina guk orain ja behar ditugu
dirua eta legea.

S. Colina
Gozamena, maitasuna
soka beraren bi alde
ta euskalduna erdian
egin nahian bien alde.
Nik nere hizkuntza beti ikusi dut
edozein hizkuntzan pare
ta egin nahi dut gozatu eta
maitatu beharrik gabe.

I. Elortza
Sarri ta leku askotan
errepikatu ohi den gai
euskararen alde noski
mingaina ez behar beste blai
berdin-berdin da izan hizkuntza
izan kirol izan zernahi
bikotea ere maitatu behar da
ta larrua jo ere bai.

J. Maia
Beraz zer da bikote bat
batere musurik gabe
Euskal Herria ere ez bada
bere hizkuntzaren lurralde.
Urik ez bada zimurtuko da
gure lore ta landare
baina hobe da euskeraz bizi
ta ez euskeraren alde.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra