Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-06-20 Muskiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Barrocal, Ion
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Paia, Fredi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Uda sasoian irakasleek eta ikasleek opor luzeak izaten dituzte. Arkaitz, zu, irakaslea zara eta pentsatu duzu surf ikastaro bat egitea. Eman duzu izena Arkaitz, eta Sopelara joan zara. Lehen eguna da eta Fredi zure lagun handia topatu duzu, irakasle moduan.

Deskribapena

Doinua
Ari naizela ari naizela I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-06-20 Muskiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Kursillotxo bat egin nahi nuen
hori zen neure sostengu
eta begira ze irakasle
jarri didaten eredu!
Lehenengo gauza eskuetatik
dit kalimotxoa kendu
taula gainean jarri da eta
oreka ezin mantendu.

F. Paia
Baina maisua nauzu ni Arkaitz
ta ikaslea zu zara
uda partean surflari eskola
ai lan ebentuala da.
Surf egiteko jantzi zara ta
ze itxura ze pasada!
Neoprenoagaz joan zaite
hurrengo txapelketara.

A. Estiballes
Surfa egiteko neukan gogoa
desioa, pasioa
aprobetxatu nahi nun hortako
oporren okasioa
baina Bizkaian benetan txarto
dago Diputazioa
horrelakoei eman badie
aurten titulazioa.

F. Paia
Tituloa falsifikatu nun
ta meritorik ez kendu
irudimena izaten baita
nire langoen ukendu.
Ia bi metrotako mastila
uretan nola mantendu?
Surf taula gainean jarri da ta
belauntzi bat ematen du.

A. Estiballes
Jornada erdian surf irakasle
jornada erdiz sokorrista
egia esan ikusten zaitut
Fredi bastante polita
Sopelako hau iruditu zait
merezi duen bisita
bakar-bakarrik zeu ikuste arren
tanga gorria jantzita.

F. Paia
Nere amak diseinatzen ditu
eta Arkaitz merkeak dira
irakasle naiz ta sokorrista
zuk esan duzun neurrira
zu salbatzera ez naiz joango
itsaso horren erdira,
azken arnasa emango duzu
itsasoari begira.


A. Estiballes
Arduradun zeinek jarri ote du
holako potrozorria?
Berdin da egon itsasoa bare
marejada, hazkurria
turista gutxi izango da aurten
Sopelan ongi etorria
uda osoan jarriko dute
aurten bandera gorria.

F. Paia
Gure hondartza komunista da
gauza jakina hainbaten
igitaia ta mailua ere
gehitu dizkiogu aurten.
Surferako ez duzu balio
ez naiz nekatuko esaten
hobe zenuke apuntatzea
patera kurtsilo baten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra