Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-08-02 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Artola, Mikel
Colina, Sustrai
Lizaso, Sebastian
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sebastian, aitona, urteetan aurrera doa eta orain arte makulu bat behar izan du oinez ibili ahal izateko (Sustrai Colina) Hori nahikoa ez eta bigarren makulua ere (Mikel Artola) ekarri du.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Aitona larri nabil
ni neure zaharrean
ai banengo lehenago
nuen indarrean!
Lehen makulu bat aski
biren beharrean
mesedez bitatik bat
jarri ezkerrean (*)
biak alperrik ditut
esku bakarrean. (bis)

S. Colina
Attona indartsua
dugu eta klaro!
Ni makulu fina naiz
geroz ta finago
bigarren bat behar gendun
bestela akabo!
“Ezkerrean jar zaitez
zu makulu”. Bravo!
Ni karga ezin jasanda
okertuta nago. (bis)

M. Artola
Hankak joanagatik
aspaldi gainbehera
burua bizkorra du
gainera sobera
bateko eskubira
gero ezkerrera
honek segunda nahi du
ahaztuta primera.
Eztena behar dezu
zorrotza gainera. (bis)

S. Lizaso
Eztenduta ere ez naiz
ni bizkortzeko gai
horregatik bigarren
makulua nun nahi
lehen neukanakin nola
ez nengoen lasai
begira eskubiko
makulu iharrai.
Hau lurrean sartzen da
eskuan ere bai. (bis)

S. Colina
Naizenari ezpalak
kendu dizkiozu
ta nik aguantatzeko
ai zenbat esfortzu!
Lehen makulu batekin
dena estropozu
eta orain birekin
hasteko gogotsu.
Orain puruai nola
helduko diozu? (bis)

M. Artola
Lasai purua dauka
honek bere alde
nonbaitetikan lortu
ohi dunez debalde.
Berak dio dagola
hanketatik grabe
nikiari beidatu
diot hala ere. (*)
Mendi hoik igotzeko
idean al zaude? (bis)

S. Lizaso
Amonak eman dit ta
jantzi behar zeoze
buruan ez dadukat
horrenbeste haize.
Bigarren makilakin
ibili nahi aixe
eta erreko ditut
hainbat puru klase
hortzarekin helduta
leheno bezalaxe. (bis)

S. Colina
Baduzu nahiko adin
ta nahiko edade
egin makulu ta hortz
postizoen jabe
hobe duzu ibili
makulurik gabe
purua lasai errez
ta edanez JB
honezkero ondona
eserita zaude. (bis)

M. Artola
Oraindik ere ibiltzen
da hau bere kaxa
nahiz ta eskaileretan
berotu arnasa
ta ez baldin bazera
hortako kapaza
zu gainean jarrita
ez nago hain lasa
ekarriko dizute
silladeruedasa. (bis)

S. Lizaso
Ez dudanik buruan
ez zazula uste
aulkian ez nintzake
orain bezain aske
eta zuek e hemen
harrosko zatozte
eserita hobeto
nengokenan eske
etzaten naizenean
sutara zoazte. (bis)

S. Colina
Alperrikan galtzea
patua horixe da
noiznahi hurbiltzen baita
taberna ertzera
herrian dena egosi
ohi duten eltzera
batzutan zurrutera
bestetan musera
ta makuluk ahaztuta
joaten da etxera. (bis)

M. Artola
Taberna joan eta
pattarrakin bero
musean jokatzen du
lagunekin gero
bertan aspertzerikan
etzagun espero
bentaja bat badauka
ta horretan bego.
Ez da bela altxatzen
behin esei ezkero. (bis)

(*) Beste bi bertsolariak bere eskuinean daude.
(*) Mendi baten marrazkia duen nikia darama.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra