Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-jartzailea
Leitzako Bertso Eskola (Atekaberts)
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Diana gendun zortzi t`erditan
lehenbiziko abixua
plaza aldera lasai nijoan
bertan eman det pausua
Julio zaharra han ikusi det
zelebrea da kasua
erraldoiari esaten zion
“Eman zaidazu musua” (bis)

J. Soto
Azkenaldian mutilzahar nabil
ta ez nago bate trankil
beti pentsatzen dut Cupidoren
gezia dudala hurbil
musu bat eskatu eta eman
dizkit bi musu borobil
ni zu bezela festa guztitan
diana jo nahiean nabil. (bis)

I. Zubeldia
Gaur Maialenek berriz utzi nau
ni harriduraz josita
lau egunetan kilo bat gehio
badaukala ikusita
arnas-estuka indartsu zijon
korrika edo jauzika
footing eitera abiatu da
maila arrosak jantzita. (bis)

M. Lujanbio
Gantza pixka bat badet barruan
likido asko aukeran
atera bainaiz biharamunez
abiatua bezperan
txarangan salto ta footing egin
topera zoroen eran
behin batek esan zidan atze hau
ia ba berdintzen dedan. (bis)

I. Zubeldia
Iparraldeko mutiko honek
a zer-nolako eskola!
Antzematen da toreatzea
pixka`t gustatzen zaiola
ordu erdian ta zezen-plazan
ematen zuen farola
bakilla ere ez da akordau
plazan erdian zegola. (bis)

S. Colina
Hiru toreo egin dizkiot
bakilla ñimiño honi
diana jotzaile honek ordea
dena ziri ta ironi
biak batera egingo dugu
behar aina zeremoni
zuk segi zazu txistua jotzen
arpa jotzeko nago ni. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra