Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-09-12 Alegia Jaialdia
Gai-jartzailea
Irazustabarrena, Felix
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Unai
Mujika, Haritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.

Deskribapena

Doinua
Manuel Narruk atzo esan dit C
Neurria / Estrofaren izena
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika

Neurria:  Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Zu horren lasai zaude ni hemen
nagola eta jakinda
tapa altxatu ta galtzak jetxi
ipinia dezu ginda.
Ni hemen nago zubi ertzean
beherantza salta ezin da
zerorri zaude komonian ta
ni nago kaka eginda.

H. Mujika
Hortik salto egin ta izan nahi zendun
mundu osoko alkate
ta orain bildurrez zubi punta hortan
ez lasaitasun, ez pake.
Nik zulo hontan pasatzen ditut
bai asti eta bai aste
ta egia esan une hontan zu`re
hobeto egongo zinake.

U. Mendizabal
Arnesetikan behera zarrazta
eta papelik ez daukat
nahiz ta ausardiz pozikan salto
egingo nukeen zirt-zart
nola adixkide parea behar
konfiantzazko dan neretzat
galtzak io ta etorri zaitez
bultza egiteko behintzat.

H. Mujika
Dirudienez barrua dezu
Unai nerbioz betea
hemendik altxa ta horra joateko
nik zer-nolako nekea!
Zubian goian omen zaude ta
prest dezu parapentea
nola demontre bildurtu zera
kuadrillako balientea?

U. Mendizabal
Nere buruak gaurko honetan
ere hasi nau harritzen
saltatutzeko adorerikan
nahiz ta ez zaidan gelditzen
goma lotu det ta goitik behera
oraintxe noa abitzen
kezkatu zaitez minutu baten
ez badizut berriz deitzen.

H. Mujika
Harro-harro inda io zera ta
orain zenbat konpromezu!
Lehen baliente zinela baino
ataka estuan zaude zu.
Horrenbeste dei hainbeste watsapp
ta gero hainbeste mezu...
Igual lasaio geldituko naiz
deitzen ez baldin badezu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra