Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-10-31 Auritz Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pertsona bera zarete zuek biok: ehiztari amorratu bat. Zuk, Sustrai, biharko eguna nola imajinatzen duzun kontatuko diguzu; eta, zuk, Maialen, eguna pasa eta egiazki nola joan den egun hori.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Sei t`erditan esnatu
ta hala beharrean
mendira joango naiz
Land Rover zaharrean
ta puestotik tiratu
neure baldarrean
dozena erdi bat uso
tiro bakarrean. (bis)

M. Lujanbio
Gaur gertatu zaidana
ez da berriketa:
Land Roverra utzi ta
posturaino buelta
suerte txarren bat dago
neretzat gordeta
abioiari ere
ez diot jo eta! (bis)


S. Colina
Pin, pan, pun joko dut ta
usoen tropela
beherantza jausiko da
bailitzan orbela
ta txakurra eurekin
bueltan datorrela
goxo-goxo esango dit
onena naizela. (bis)

M. Lujanbio
Azkenik iluntzean
suertean bi “klik”
uso galdu-galdu bat
han zegon oraindik
ta nik bota nuela
zin egiten det nik
ondokoan txakurrak
eramanak dizkit. (bis)

S. Colina
Nire azainak a ze
oihartzun ta bonbo!
Herrira ni heltzeko
ez dute itxarongo
ehun uso bota ta
trebe bezain ondo
bueltan bilduko ditut
hogei kilo onddo. (bis)

M. Lujanbio
Ehizak ez zidan eman
nahi adina lustre
baina markaren batzuk
hautsi nahi nituzke.
Hala’re ontoik bazenik
etzazute uste
gipuzkuano zerriek
eraman dituzte. (bis)

S. Colina
Onddo ta uso etxera
nora ba bestela?
Andreak prest eukiko
du bertan pastela
“zera” egingo dugu
inoiz ez bezela
ziur nago bixkiak
sortuko direla. (bis)

M. Lujanbio
Ez ehiza ta ez onto
ibili naiz bajo
baina etxea goxo det
pentsatu ze lujo!
Ta ohe kontu hortan
moldatzen naiz majo
baina hor ere pasa zait
tira eta ez jo. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra