Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Barroso, Odei
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ostatu bateko langileak zirezte. Gau huntan ere nagusiak saldu ez diren pintxoen botatzea galdegin dauzue.

Deskribapena

Doinua
Beste bateko inularretan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Odei :
Hala agindu digute eta
hasi behar barra husten
zail egiten zait gu nola hasi
elikagaiak zapuzten ?
Nere etxean horrelakorik
ez zidaten erakusten
nagusiak hala erran du baina
kontzientziak ez dit uzten. (bis)

Miren :
Haiena ez den jana botatzen
proletarioen klasea
nik ere ez dut ongi ikusten
pintxo hauek botatzea
batzuk etxean haurrak nigarrez
besteek sabela asea
batzuk jateko ezer ere ez ta
besteek diru gosea. (bis)

Odei:
Diru goseak eragina du
munduan zehar nekea
ostatu hau da gure lantoki,
soldataren aterpea
guztia bota behar omen dugu
bat bera ez da merkea
batzuk sabela hutsa dute ta
guk zakarrontzi betea. (bis)

Miren :
Pintxo guztiak botatzea da
hemen guztion kaltean
baina ideia bat bururatu zait
pentsatuaz bapatean
abisatzeko afitxatxo bat
jarri dezagun atean
ta bihar goizez bana ditzagun
behar dutenen artean. (bis)

Odei :
Behar duteneri banatzea da
eginbide on jatorra
gure nagusi jauna ez alda
batzuetan egoskorra
ideia ona iruditzen zait
neri afitxarena horra
bihotz biguna dutenentzako
daukagu ogi gogora. (bis)

Miren :
Nahiz inguruan izango diren
hainbat egoera grabe
ni neuk nirea onartzeko ere
ez naiz izango herabe
"smic"a kobratuz Odei zu ta ni
ere soberan ez gaude
hartu ditzagun batzuk guretzat
hipokritak izan gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra