Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Saioa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amets eta Sustrai, adineko pertsonak zirezte igerilekuan, zuen tatuajei begira.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amets :
Gaztaro urrun horretan
hiru lau orratz kolpetan
ezpata egin nuen besoan
arrain bat kopetan
aizkora bat arboletan
sugetxo bat odoletan
ez dakizu ze problema eman
didan kontroletan. (bis)

Sustrai :
Zure ezpata ta katez
kontroletan dena kaltez
nik bihotz bat ta Maddi jarria
gau mozkorti batez
Maddi joan zitzaidan tanpez
nik maite nuen, berak ez
ta neri pila jarri didate
bihotzaren partez.

Amets :
Ai bihotzean ze kalte
maitasun zahar baten kate
Maddi idatzi zinuen beraz
joan zitzaizun arte
orain tristurak atake
ez zaite kezkatu bat'e
izen bereko neska lagun bat
aurki zenezake. Bis)

Sustrai :
Amodioa, maitemin,
larrosa eta krabelin
gelditu nintzen ez mahai, ez lore
eta ezer egin
lagun behar duzu jakin
beti ez dela San Balentin
ta aukera gutxi izaten dela
laurogei urtekin. (bis)

Amets :
Zato ene begitara
kopetan arrain bat bada
belaun parean dortokatxo bat
eta zenbat traba
izurdeak ere hara
egin ta ezin ezaba
horiei plazer egitearren
nator piszinara. (bis)

Sustrai :
Ari zara espantuka
denborari mehatxuka
zoologiko bat tatuatzea
nahiz ez den arrunta
azala tatuatuta
nahiz ta busti behatz punta
kontuz ibili igeri egiten
zuk ez dakizu ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra