Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-08-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Perea, Oihane
Zelaieta, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-semeak zarete. Gaur sei urteko Julen semea hurbildu da amarengana eta esan dio: “Zergatik esaten didazu txarra dela edatea eta erretzea, Zeledonek hala egiten badu? Nik ere gizona izan dut”.

Deskribapena

Doinua
Oihan beltzean zoinen eder den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Perea
Zeledonek du aterki txar bat
eta eskuan purua.
Tirolinatik botatzen dute
ze-nolako apurua!
Maitatzen ditu festa giroa
ta basoaren gradua.
Baserritar hau ezin da izan
zuretzako eredua. (bis)

J. Zelaieta
Ba, nere eredu daukat Zeledon
hori aitortu beharra.
Purua eta kopa lortu arte
egin nezake negarra.
Sei urte dauzkat, hala ere eman
diezazuket bai tabarra.
Gizona izan nahi nuke ama
ta arabar-arabarra. (bis)

O. Perea
Zu prestu zaude hemen jaietan
blusa zikin bat jazteko
purua eta kopa hartuta
jende artean ze ederto!
Goizeko seiak pixan gainean
harri baten hor lo seko.
Askoz gehiago ez dut beharko
zu etxetik botatzeko. (bis)

J. Zelaieta
Baina seme naiz ta ez zara izango
zu amatxo horren ero.
Zeledon puru ta koparekin
hor ibili ohi da bero.
Ta pipa eta ardo bota` re
nola badun honezkero.
Orain Zeledon izan nahi nuke
ta abenduan Olentzero. (bis)

O. Perea
Olentzerok ta Zeledon horrek
ze ganorabako fama!
Blusa-pelele bihurtzea da
ai seme falta zaidana!
Hartu ezazu ColaCaotxo bat
jantzi ezazu pijama.
Mary Poppinsen pelikula da
zuretzako daukadana. (bis)

J. Zelaieta
Jarri filmea ta utzi semea
zuretzat da erosoa.
Zeledon nahi dut ze Mary Poppins
hori ez baita gozoa.
Zure ideia iruditzen zait
ea kabitzen den osoa:
Superkalifragilistikoa
ta espialidosoa. (bis)

O. Perea
Oraindik esaten badakizu ta
gero posible ote da?
Litro bat ardo sartu ondoren
zure tripatik barnera
haunditu eta hortan bazaude
nik esango dizut zera:
“Hartu aterkia semea eta
zoaz balkoitik behera”. (bis)

J. Zelaieta
Balkoitik behera nola joango naiz
altura nola kalkula?
Serio ari naiz, ama serio
ez dizut egin nahi burla.
Nere idoloak horrela dira
zertarako disimula?
Seguru nago Porrotxek ere
purua erretzen dula. (bis)

O. Perea
Ez, zeren Porrotx makilatzen da
ta beti dago kantari.
Ez begiratu Zeledon horri
blusari ta gizonari.
Pinta itzazu zure azkazalak
ta etor zaitez sukaldari:
astindutxo bat eman daiogun
zure emetasunari. (bis)



Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra