Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-10-21 Durango Jaialdia
Gai-jartzailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azkenaldian ohikoa bihurtzen ari da kanpora lan bila, esperientzia hartzera joatea. Eta gizartean ondo ikusia dago. Baina kanpotik hona etortzea hain ondo ikusia al dago? Adibidez hor daude errefuxiatuak kanpamenduz kanpamendu bizitza berri bat hasi nahian eta aukerarik topatzen ez dutela.

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gu lanen bila irteten gera
gure herritatik kanpo
eta Europan inoiz ez zaigu
txartel txuri bat faltako
ta beste batzuk egin nahi dute
bonben artetik eskapo
intxaur azalak barku bihurtuz
itsaso erdira salto.
Arazoetan hain dabiltz gizen
ta eskubideetan plako...
Ez dute aukerarik aurkitzen
ematen ez zaielako. (bis)

Europak noizbait amestu zuen
mugagabeko baldintza
eta itzaliz doaz pixkana
izarren dizdira printza.
Guretzat libre dira bideak
errez daukagu bizitza
ta beste batzuk dena hain gordin
bizitza horren murritza.
Askatasunak behar bazuen
Europa berriko giltza
hesiei mugak jarri nahi eta
mugak hesitzen gabiltza. (bis)

Ta siriarrak Turkian daude
honako aukeren faltan
ta ezin zutenak handik atera
herriko bonben matrakan.
Arazo gehitxo ez ote dago
ekialdeko atakan?
Eta gu berriz hain kezkatuta
gure soldataren markan!
Mediterraneo itsaso hori
dago hilobien plantan
ta gu oraindik itotzen gera
bakoitzaren ur tantatan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra