Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-12-10 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Egaña, Andoni
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Paia, Fredi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Zure “Ebano” eta” Tinpano”
oain bi urteko pelikula
gozatu nuen eta jakizu
ez zait ahantziko sekula
horrek ego bat beteagatik
Fredi zerorrek kalkula
iruditzen zait txorien gisan
zuk bi hego dauzkazula.

F. Paia
Hori esanda txapeldun jauna
serio dago berehala
kontutan hartu Frediren berbak
soilik nireak dirala
eta bizitzak erakutsi dit
niri zerbait mundiala:
denok dakigu txapelik gabe
gehiago gozatzen dala.

A. Arzallus
Baina ai Fredi zure azalpenak
hartu ezkero kontuan
nere ustetan txapeldun batek
ari behar du kantuan
Peña ez zen joan txapelketara
haren ultzera santuan
zurea aitzaki berdina da
baina bertsio kultuan.

F. Paia
Txapelketa ta bertsolaritza
ez ote dira mundu bi?
Zenbakien inperio horrek
batzuk jartzen gaitu zuri.
Zuk zure bidetik jarraitu Amets
eta ez jarri urduri
zureak niri ez dit balio
ez eta nireak zuri.

A. Arzallus
Baina badute erdibide bat
eskuinak eta ezkerrak
ez gara izango asmatutako
aitzaki hoien maizterrak.
Orain ukatu nahi badituzu
portadak eta posterrak
zauden lekura irisi zara
txapelketari eskerrak.

F. Paia
Ahaztu ditzagun ezberdintasun
eta iritzien gerrak
kausalitate oro laguna
suerta litezke okerrak.
Nahiz txapel batek bertsolaritzan
ezartzen ditun liderrak
ni txapelketara heldu nintzan
bertso eskolari eskerrak.

A. Arzallus
Ulertzen dizut neroni ere
pasa izan zait burutik
antisistema pentsamenduak
bizitzen ditu gertutik.
Hala ere uko egite hortaz
nik ez dut ulertzen tutik
zure moldea defenda zazu
txapelketaren barrutik.

F. Paia
Baina txapelan arau barruan
bertsoa ez dago salbu
errail batetik bide batetik
jardun beharra daukagu
eta bertsoak kirolen gisa
belodromoan dihardu.
Zuk ez zenuen egingo eta
baten batek egin behar du!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra