Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi udal-langile zarete. Azaroaren bataren ondoren, hilerria txukuntzera etorri zarete gaur. Ez dago inor.

Deskribapena

Doinua
Ama Birjina Erkudengoa I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Etorri gera hilerrira ta
urteroko istoria
hango larrosa gorria eta
hango krabelin horia!
Ia ahaztuta utzia dago
maitearen hilobia
egutegiak bezain ahula da
jendearen memoria.

N. Ibarzabal:
Baina nik drama kendu nahi diot
egoerari dena den
pertsona hauek hil ziren baina
benetan ez daude hemen
eta askotan esanda nola
gure bihotzetan dauden
oindik ez dakit azaroan batez
zergatik etortzen garen.

B. Gaztelumendi:
Ba maiteari nahi zaiolako
maitasuna erakutsi
etortzen dira bai beren lore
beren malko beren untzi
hemen ezin da urtean behingo
data ahazturan utzi
ohitura asko baitauzkagu guk
eta sentimentu gutxi.

N. Ibarzabal:
Baina zergatik etorri gorpu
hotz baten aldamenera
nahiz ondo jakin hauxe dugula
gu guztion amaiera
egun denetan aurrera egin
ta oroitzea hobe da.
Bizitza ez al zen ba handiena?
Bota ustelak lurpera.

B. Gaztelumendi:
Beraz ustelak bere lurpetik
behar omen du igaro
protokoloak agintzen digu
hori nahiko argi dago.
Heriotzaren aurrean nola
sentitzen naizen arraro
nik errausteko eskatuko det
usteldu baino lehenago.

N. Ibarzabal:
Heriotzean pentsatzeak on
egin dezake tarteka
imajinatuz zure nitxoak
errautsak edo hileta
baina mugatu bizi gara hemen
ta ez eman hainbeste buelta
erraustuta ere gu berdin-berdin
ahaztuko gaituzte eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra