Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-12 Durango Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikote hasiberria zarete. Iñaki, erlezaina zara eta gaur Jon,erlauntzera eraman duzu, zure lana erakustera. Biok erlezain arropa janzten hasi zarete. Iñaki, Jon dardarka dago.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi:
Erakutsi nahi nizun
erleen kultura
baina guztiek duten
eztenen kontura
dardarka ikusten zaitut
flan baten modura
lasai, erlezaintza da
ez akupuntura. (bis)

J. Maia:
Ikusi det eztenak
daraman tamaina
hurbiltzea bakarrik
da kriston azaña.
Nik Maia abizena
izango det baina
ez det eztia maite
beste harek aina. (bis)

I. Apalategi:
Eta pasatu dezu
denbora guztia
esanez “Nun da espraia?
Kauen la ostia!”.
Laguna badakizu
zergatik eztia
izaten dan dendatan
horren garestia. (bis)

J. Maia:
Baina ez zaidazula
jo orain adarrik
prezioak neretzat
ez du ezer txarrik
konturatu naiz eta
ez da esan beharrik
eztitik daukazula
potean bakarrik. (bis)

I. Apalategi:
Onena egoten da
erlauntzan gordeta
baina ez dezu bertan
jarri nahi arreta.
Benga egin korrika
komunera buelta
liztor asiatiko bat
azaldu da eta. (bis)

J. Maia :
Ze liztor asiatiko
eta ze matraka!
Buzo txuri honekin
ni ere jantzi nau ta
orain konturatu naiz
baina hau da marka
lehenago ere bazinan
nahiko astronauta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra