Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Arzallus, Amets
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete.

Deskribapena

Data
1970-01-01
Doinua
Mendiko umea naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Hauxe da lan polita
eta aproposa
U. Agirre: pintura ederrekin
behar degu goza
A. Arzallus: berriz ere hor dator
Joxean Tolosa
U. Agirre: ezin jarriko diyot
lazo bat arrosa!

U. Agirre: Arpegi haundiya du
krema bota lasai
A. Arzallus: ta Euzkitze berriz
ate ondoan zai
U. Agirre: horrek ere nahiko du
potinge pixka’t, ai!
A. Arzallus: Hoiek egun bat lana
eta sei egun jai!

A. Arzallus: Gero bertsolariak
datoz atzetikan
U. Agirre: hoiei zerbait ematen
saia gogotikan!
A. Arzallus: Egañak brilloa du
begi gainetikan
U. Agirre: gaizki emanda ere
ez dit inportikan.

U. Agirre: Brillodunak badaude
askosaz gehiago
A. Arzallus: egia da badira
hemen zenbait kalbo
U. Agirre: bat Mendiluze eta
Amets hortxe dago
A. Arzallus: ba hori apaintzeko
desiatzen nago.

A. Arzallus: Zeren azala dauka
oso xuabea
U. Agirre: sekula kremarikan
probatu gabea
A. Arzallus: apaintzeko hori da
kalamidadea
U. Agirre: bizar hori moztea
ez al du hobea?

U. Agirre: Unai Agirre dator
mutil borobila
A. Arzallus: sagardotegi baten
jaio zan mutila
U. Agirre: ezin politu eta
milagruan bila
A. Arzallus: sartu den bezelaxe
atera dadila!

A. Arzallus: Eta orain Maialen
dator alegia
U. Agirre: honena zaila degu
hori da egia
A. Arzallus: nola konpondu honen
mar-mar aurpegia?
U. Agirre: Kopeta zimurra ta
beltza du begia.

U. Agirre: Seriyo xamar dago
aulkitik begira
A. Arzallus: horrek ilunduta ere
badauka distira!
U. Agirre: Amets saia gaiten
buelta eta jira
A. Arzallus: bai zeren ta bertso bat
pentsatzen ari da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra