Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Saioa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Illaro Etxebarria, Arrate
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra

Deskribapena

Doinua
Izarren hautsa egun batean
Neurria / Estrofaren izena
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
1

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Neurria:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti izan naiz garden samarra
ez dakit gauza ona den
musean gezur bat esan eta
geratu ohi naiz nabarmen.
Esan nezake “topera nator
nabil doinu ta errimen sator.”
Ta esango duzue: “ejem!”
Baina ez pentsa ez daukadanik
gaur behar beste ahalmen
azken aldian neuronak asko
estutu ditut bederen
buruak eman digu ordena:
eman dezagun geure onena
ta ikusiko da hemen
nora arte iristen garen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra