Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2018-03-10 Zigoitia Berezia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Perea, Oihane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iguaran, zuk hogei urte daramatzazu herriko emakume taldetan. Aurten sartu da taldean Oihane, eta oso pozik dago azken boladako martxoaren 8ko mobilizazioek izaten ari diren arrakastarekin. Oihanak indarrak neurtzeko esan dizu.

Deskribapena

Doinua
Ilun ikarak azken argia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Oihane Perea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Urte luzetan sentitu zera
hain bakarrik, hain ahalge
atzo gaueko euforiatik
hain harrotu ta mirabe
hau maratoi bat da ez esprina
ta ekiozu xuabe
ze ezingo dezu korrika segi
agujetekin bazaude.

O. Perea
Baina hala’re elkartu ginen
hirurogei mila andere
ta bilgune horrek gure barnean
sortu du hainbat botere
ez gara berriz gu izan behar
ez panpin ta ez titere
errealitateak gainditu egin du
amets ederrena ere.


O. Iguaran
Bai egia da ta egunkaritan
miresmenez ze iritzi!
Baino hainbeste faltatzen zaigu
iruditzen zait hain bitxi
gure taldea hain da anitza
ta nahiz ez aterik itxi
hogei urtean nola azaltzen da?
Gaur arte ez zinen iritsi.

O. Perea
Lan egin dute batzuk gogotsu
indartsu eta astiro
gu iristeko gauden lekura
kementsu ta maitekiro
baina zapia buruan jarri
ta egin dezagun tiro
emakumea berriz biktima
ez dadin izan berriro.

O. Iguaran
Baina berriro gertatuko da
nahiz ez izan gure kulpa
ze aste honek ez du aldatzen
gizartearen kondukta.
Zuk daramazun poz txute hori
ez nizuke nahi zurrupa
baino jaso zazu poltsikoan
gero beharko dezu ta.

O. Perea
Hainbat alditan gu izan gara
errealitatearen kexu
urtetan zehar hartuak denok
horrenbeste konpromezu.
Nik ulertzen dut prudentzia hori
eta izatea izu
baina nik dudan poz txute hauxe
zuk ere beharko duzu.

O. Iguaran
Noski behar dut ta horregatik
sentitzen naiz hain gustora
zu nere ondoan egote hutsa
ekarriz gero gogora.
Badakit beste neska asko`re
helduko dela gerora
ta zorionez gure borroka
luzerako izango da.

O. Perea
Egun gazteok barruan dugu
poztasun txute itzela
feminismoak, borroka honek
lortua baitu nibela.
Nondik gatozen oso argi dut
gutxienez dena dela
lortu duguna zalantza gabe
zuen meritua dela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra