Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2018. Eibar)
Saioa
2018-11-25 Eibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Mujika, Jon Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Mendizabal, Unai
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza.

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Galdu samarra da aspaldiko
nire bizitza etapa
harraska daukat platerez lepo
ta itzalita watsappa.
Beraz arren zu ez hurbildu gaur
neri bronka bat botaka
hogei zerbeza erosi ditut (bis)
ta bi berberetxo lata.

A. Egaña
Zerbezarena entenditzen det
ahazteko da redio!
Zerbeza batzuk edango ditu
disgustoren bat medio
berberetxoak ere badauzka
eta hau da ondorio:
bakarrik dago, katu bat dauka (bis)
ta “kariño” deitzen dio.

U. Mendizabal
Jamonyqueso dozena pizza
hartua ditut gaurkuan
aurrez eindako hanburgesak ta
sanjakoboak xextuan
hanka sartzea ere egin det
neronek nere tontuan:
kiloko gatza ere hartu det (bis)
azukrea zalakuan.

A. Egaña
Gizajo honek eraman digu
pizza pila ugaria
sanjakoboen pista ere zen
haundietan nabaria
alper-alperrik azukre edo
gatza erosten aria
sozidadean egin behar du (bis)
kuadrillako afaria.

M. Lujanbio
Kilometro zeroko azelga
eta espinaka berde
toffu ta seitan sei tanta toffu
ere egin ditut nere
gero arraultza ekologiko
eta zenbait alga mehe
gure etxean dena degu “Bio” (bis)
baita abizena ere.

A. Egaña
Horko toffu ta azenarioak
eta pasatu da lasai
baina andre honi nik hartu diot
hainbat inpostura usai
andre hau berez gauza bat degu
eta beste bat azaldu nahi:
andre hau seitan klasika bat da (bis)
ta sei t`erditan ere bai.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra