Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Inoiz edo behin bonolota
ta astero kiniela
Lagun Onak ta Anaitasuna
bertsolaritza bestela
makinan sartzen nuen txanpona
ezin zelako papela
eta gaur hemen sei pantailekin
zabalduko dute gela
seguru nago hemen norbaitek
irabaziko duela. (bis)
Esaten dute “Apustua da
euskaldunaren kultura”
hala izango da baina heldu arte
ni heldu nintzen puntura.
Norberarentzat zoramena da
etxekoentzat tortura
publizitate publikoa ta
dena dator apustura
negozioa egiten dute
gure gaitzaren kontura. (bis)
Zergaitik dauzkat hankak dardarka?
Zergaitik nago hain mehar?
Zergaitik izan ditut lagunak
eta etxekoak galtzear?
Pedagogia eta hezkuntza
dabil liburuetan zehar
baina hau ez dute kontrolatu nahi
ta gaitza dago lehertzear
ta inork ez badu kontrolatu nahi
ba neu kontrolatu behar. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra