Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-12-20 Azpeitia Jaialdia
Conductor
Etxeberria, Haritz "Ministro"
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Inoiz edo behin bonolota
ta astero kiniela
Lagun Onak ta Anaitasuna
bertsolaritza bestela
makinan sartzen nuen txanpona
ezin zelako papela
eta gaur hemen sei pantailekin
zabalduko dute gela
seguru nago hemen norbaitek
irabaziko duela. (bis)

Esaten dute “Apustua da
euskaldunaren kultura”
hala izango da baina heldu arte
ni heldu nintzen puntura.
Norberarentzat zoramena da
etxekoentzat tortura
publizitate publikoa ta
dena dator apustura
negozioa egiten dute
gure gaitzaren kontura. (bis)

Zergaitik dauzkat hankak dardarka?
Zergaitik nago hain mehar?
Zergaitik izan ditut lagunak
eta etxekoak galtzear?
Pedagogia eta hezkuntza
dabil liburuetan zehar
baina hau ez dute kontrolatu nahi
ta gaitza dago lehertzear
ta inork ez badu kontrolatu nahi
ba neu kontrolatu behar. (bis)