Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolariak / Egileak
Igartzabal Murua, Endika
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Kaliforniara joan zineten bizitzera gazte zinetela. Jubilatutakoan Euskal Herrira itzultzeko asmoa bazenuten ere, unea iritsi denean, zuri, Endika, han gelditzeko proposamena egin dizu Anek.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Igarzabal:
Bizitza egin degu
itsasoz bestalde
adinak jarri gaitu
berriz parez pare
zu hemen gelditzeko
intentzioz zare
kontra egingo dizut
oraindik hala’re
ximelduko baigera
sustrairikan gabe.

A. Labaka:
Sustraiak hemen dauzkat
ta ze kontrastea
tokatu zen bikote
gisara haztea
lehen esandako hori
nahiago ahaztea
orain ez geranean
bikote gaztea
ez al da zailagoa
zerotik hastea?

E. Igarzabal:
Ta egindako dena
nahi nuke goraipa
urteak joan dira
berrogeita hamaika
etorri ginenetik
elkarri jarraika
ta itzuli gaitezen
jatorrira nahita
ez delako hastea
jarraitzea baita.

A. Labaka:
Jatorrira itzultzen
da animalia
abentura gosea
daukat itzalia
hementxe sentitzen naiz
mimoz estalia
ingurune honetan
ondo nabil ia
orain hau sentitzen det
nere familia.

E. Igarzabal:
Baino hain lur arrotza
degu begi bistan
ordutik Euskal Herrin
izan naiz gutxitan
hemen gabiltz bueltaka
biok atzetikan
baina bueltau gaitezen
garaiz oaindikan
ta urtero etorri
gaitezke bisitan.

A. Labaka:
Aizu nere lagun min
zu nere printzea
urte luzetan izan
zaitut konplizea
beraz eskatzen dizut
ondo aditzea
aukeran Gabonetan
hara abitzea
hobe da lasaiago
erabakitzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra