Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Aitor Salegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Artola, Mikel
Salegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Musika talde bateko kideak zarete. Zuen kantuen gaietan, Euskal Herriaren egoera politikoa izan da gai nagusia. Mikel, Aitorrek esan dizu aspertu dela gai horretaz.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Aitor Salegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artola:
Egoera izan da
denontzat eskasa
zerorrek’e pentsatzen
zendun zure kasa
pankartekin betea
egunero plaza
ta nahiz zuk hartu dezun
aspertuan traza
gaiaren garrantzia
ez da modaz pasa. (bis)

A. Salegi:
Epaileek betiko
arrazoi sententzi
herrikoak preso ta
lapurrak ihesi
izan behar zuena
Mikel, parentesi
egonkortu egin da
lehen zena berezi
aipatzerikan ere
ja ez du merezi. (bis)

M. Artola:
Nonbait orain giroak
dirudi lasaia
non ezkutatu ote
zaigu ba etsaia?
Kartzelan daude Josu,
Igor ta Alaia
inoiz atera behar
izan bazen gaia
jendea ahaztu da ta
orain da garaia. (bis)

A. Salegi:
Ja ez du enkajatzen
lehengo neurriak
malko bilakatu ohi
baitira irriak
dantzan herdoildu egin
zaizkigu gerriak
eta zera behar du
gaur Euskal Herriak:
ideia esperantzatsu
eta hitz berriak. (bis)

M. Artola:
Beraz nahiko zenuke
guztia gaurkotu
eta irribarre bat
bazpare margotu
baina kanturik ezin
badegu guk sortu
gero alferrik dira
Bildu eta Sortu
oraindik ez baitegu
malkorik lehortu. (bis)

A. Salegi:
Abestia berriak
beraz bion kontu
talde hau ez dadila
bihur basamortu
ea aurrerantzean
ze litekeen otu
zuk gaur arte bezela
hutsetikan sortu
ta lasai zuzenketak
utzi nere kontu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra