Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Izagirre, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Izagirre, Unai
Zelaia, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iñaki semea eta Unai aita zarete. Zuri, Iñaki, Unai aita etorri zaizu esanez erakusketa antolatu nahi duela pintura-ikastaroan egindako artelanekin.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Izagirre, Iñaki Zelaia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Zelaia:
Erakusketarako
nere aita umila
hortxe pilatu ditu
mamarratxo pila
esan beharko diot:
zu zera abila
ta baldin bazabiltza
han ikusle bila
lasai joango gera ni
ta nere kuadrila.

U. Izagirre:
Baloratu behar dira
horko koloreak
hango horiak eta
hemengo moreak
urtetan izan ditut
dohainak gordeak
nik estimatzen ditut
zure hitz nobleak
Picassonak ez ziran
askoz’e hobeak.

I. Zelaia:
Kuadroei eman nahian
hainbat erabilpen
irteera ederra
ahotikan irten
ari da esna ametsei
gogor eragiten
Picasso ere famoso
egin zen noizbaiten
lasai, aita, jarraitu
ametsak egiten.

U. Izagirre:
Uste al dezu hau dela
neretzat txorrada?
Nahi dezulako zoaz
erakusketara
beraz, adar jotzeak
bere hortan laga
artea ulertzeko
zail da beharbada
Monalisa dirudi
baina zure ama da.

I. Zelaia:
Oso ondo zabiltza
zure balantzean
ikastaro bakarra
daukazu atzean
ta aman argazkia
zuk bistan jartzean
kolorea ikusten
det berde antxean
gehiago entsaiatu
ezazu etxean.

U. Izagirre:
Onenak utzi nitun
beste baterako
igual amarena zan
nere kalterako
onenak utzi ditut
erakusketako
ta nahiz ta iruditu
arraro erako
txikitxo hau har zazu
mesanotxerako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra