Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-19 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Azpiroz Iztueta, Asier
Mendizabal, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herrialde Katalanetako gazte independentistak zarete, eta oso haserre zaudete egoera dela eta. Erantzunak baketsua izan behar duela entzuten duzue behin eta berriz. Zu, Asier, ados zaude
horrekin. Unai, ordea, ez.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Azpiroz:
Ondo dakigu odolberoa
izaten dala gaztia
baina asunto hontan guztia
ez danez gure uzkia
zertan kiskali kontainerra ta
kale nagusi guztia
horixe bada guri atera
nahi diguten argazkia.

U. Mendizabal:
Ba argazkiak ateratzera
nahi nituzke derrigortu
Ghandik pakean bide guztiak
aspaldi zitun agortu
historiari begira jarriz
oraina dezagun sortu
erradikala ez zen ezertxok
ezer ere ez du lortu.

A. Azpiroz:
Erradikala beti ez degu
gogorra eta zikina
harria bota, koktela bota
betiko gauza berdina
baina protesta alaiak ere
badu bere eragina
ze iruditzen euren aurrean
dantzan hasiko bagina?

U. Mendizabal:
Denak malkotan gauden garaian
zuk egin nahi dezu irri
nik dantza baino askoz nahiago
det kaputxa eta harri
hola bada’re kazetariak
guregana erakarri
mundu guztian izan dezaten
gertatzen denaren berri.

A. Azpiroz:
Mundu guzitik arrimatuta
kazetarien ilara
zuk irriparra egin zazu ta
erakutsi estelada
polizia ez da inoiz garaitzen
hori jakin zazu hara
baina garaitu litekeena
iritzi publikoa da.

U. Mendizabal:
Garaia heldu baino lehenago
zahartu zera, hau marka!
Biok batera helduko degu
manifa baten pankarta
nik niretikan ta zuk zuretik
goazen ba pixkanaka
bide ezberdinak izanagatik
helburua bat bea da ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra