Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herriko parkean zaudete. Jendeak ohitura du bertako putzuan dagoen Ama Birjinari dirua botatzeko. Gaur ere txanpon mordoa pilatu da.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Non dago lapurran muga?
Sarritan sortzen zait duda
baina parkeko putzuan soilik
ez daukagu ura
dirua bota putzura
jendiak badu ohitura
gaurkoan ere txikiteoa
herrian kontura. (bis)

O. Iguaran:
Denak mirari baten zai
ta hartu daitezke lasai
ez naiz jendeak dauzkan ohiturak
entenditzeko gai
hobe zan guri eman, ai!
Hor daude herdoilduta blai
esango nuke Ama Birjinak
ez dituela nahi. (bis)

Mantxi:
Gu gera biko umila
jatorra eta hurbila
txikiteoa hasteko, ordea
zai degu kuadrilla
ni bi eurokoen bila
ta zuk xentimoak pila
ta Ama Birjina ere gurekin
etorri dadila. (bis)

O. Iguaran:
Al zaude burutik jota?
Harriz egina dago ta
hori askatzeko ekarri al dezu
zintzel bat ta soka?
Hobe tabernan itota
altxa kopa bere kontra
dagola hemen ta bere alde
in dezagun topa. (bis)

Mantxi:
Txanponena da albiste
ta ez gera jarri triste
txikiteoa hasteko pronto
gaudelako laiste
guk zenbat topa ilustre
onena hoixe nik uste
eta hartaka gu ere santu
egingo gaituzte. (bis)

O. Iguaran:
Begira iturri partera
korbataduna parkera
etorri da ta diru pixka bat
botatzeko bera
limosnatan bai sobera
baina gero bada zerga
ederki asko estutzen zaigu
orduan kartera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra