Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-01 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Abokatuak zarete. Torturatzaile batek bere delitua onartu dizuen arren, epaiketan hura defendatzea erabaki duzue.

Deskribapena

Doinua
Sentimentua sartu zitzaidan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran:
Ze kasu zaila ailegatu den
gure bulego ta eskura
torturak egin zituela, bai
lasai onartu ez du ba!
Frogak badaude defendatzeko
ez daukat hainbeste duda
frogatuko da gertatu zela
tratu txarra ta tortura
defenda’zagun baino ikus bedi
dela betiko ohitura. (bis)

J. Maia:
Onartu du bai nola txikitu
zuen esku eta zango
eta egia esan artean
ez zula tregua emango
egi ta gezur, fiskal eta gu
gera betiko bi bando
torturatzaile bat salbatzea
izan hemengo zein hango
ez da lehena izango eta
ez da azkena izango.

O. Iguaran:
Ze kasu zaila ailegatu den
gure bulego ta eskura
torturak egin zituela, bai
lasai onartu ez du ba!
Frogak badaude defendatzeko
ez daukat hainbeste duda
frogatuko da gertatu zela
tratu txarra ta tortura
defenda’zagun baino ikus bedi
dela betiko ohitura. (bis)

J. Maia:
Onartu du bai nola txikitu
zuen esku eta zango
eta egia esan artean
ez zula tregua emango
egi ta gezur, fiskal eta gu
gera betiko bi bando
torturatzaile bat salbatzea
izan hemengo zein hango
ez da lehena izango eta
ez da azkena izango.

O. Iguaran:
Psikopata ta sadiko bat da
hori ezin degu alda
baino abokatu lan hau daukagu
ta ez gera izango galga
bere aurkako frogak badaude
akordio bat du malda
kondena luze bat zer ajola
horixe nahi dizut galda
epaile aurrean onar dezala
garrantzitsugo ez al da?

J. Maia:
Onarpen hoiek ez dakit, lagun
ni norantza naramaten
karrera bukau eta etxe bat
nola erosi dudan aurten
honek ematen digu dirua
ta ematen digu jaten
neri berdin zait sartzen bagara
bidezidor oker baten
zuzenbidea beti ez baita
bide zuzena izaten. (bis)

O. Iguaran:
Ba, bai, alperrik egiten degu
justiziaren prediku
gero tipo hau etorri da ta
gu defendatzen aritu
berdin du lehendik egin dituen
mila tortura delitu
lehendik ederki erosi dira
zortzi forense mediku
guk defendatu ez arren ere
baietz laister absolbitu. (bis)

J. Maia:
Billy el Niño absolbitzea
da bere ibilbide hura
esan daitekeen guztia degu
haizea, literatura
gu nola sartu Espainiako
estolderia barrura!
Estatuaren ernamuinetan
sartua dago tortura
itxi dezagun karpeta behingoz
eztabaida bukatu da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra