Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-01 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Proba egiteko, zuen datuak sartu dituzue ligatzeko aplikazio batean. Ehuneko bosteko bateragarritasuna duzuela atera zaizue.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Beñat Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Aplikazio honek
grazi pixkat badu
konparaketa hori
jarriz geure kargu
ehuneko bostean
gelditu gera gu
orduan meritua
doblea daukagu. (bis)

O. Iguaran:
Egia esan irauten
ez da gutxi kosta
ta emaitza nahi nuke
gaur gauean ospa
ehuneko bosta degu
horixe da koska
ta meritua beste
laroita hamabosta. (bis)

B. Lizaso:
Baina honek ezin du
gelditu horrela
bihotzekoak eman
behar dit bestela
tanto por ziento hori
bistan dan bezela
Oihana, ziur nago
neregatik dela. (bis)

O. Iguaran:
Ez hartu sorbaldetan
berdindu ezina
nere lasaitasuna
ta zure esprina
hor ehuneko bost horrek
daukan etekina
zailagoa litzake
berdinak bagina. (bis)

B. Lizaso:
Maiz berdinak alkarri
egin arren traba
biok darabilkigu
hamaika algara
babes dezagun alkar
ta alkar anpara
arazo bat daukagu
jeisten baldin bada. (bis)

O. Iguaran:
Igotzeko zergatik
ez dezu galdetzen?
Zergatik ari zera
problemak aletzen?
Aplikazio hori
lehendikan sobra zen
itzali mobila ta
gu piztu gaitezen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra