Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-01 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Uranga, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oihana gurasoa eta Jokin semea zarete. Gabon gaua elkarrekin pasatu izan duzue orain arte. Oihana, Jokinek esan dizu aurten bikotekidearen familiaren etxera doala afaltzera.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jokin Uranga

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran:
Beti elkarren ondoan
dauzkat Gabonak gogoan
ta Urte Zaharra ere berdintsu
mahatsa ahoan
ta nola aldatuz doan
zu ez zaude aurtengoan
hori ondo dago baino nik ere
ezin al det joan? (bis)

J. Uranga:
Ez da galdera normala
ama izan zaite formala
beti gainean ezin eraman
dut zure itzala
hor utziko zaitut hala
nahiz jakin mingarri dala
zuk zure aita ta ama utzi
zenitun bezala. (bis)

O. Iguaran:
Dena ez da zilbor heste
ta gehiegizko babeste
askatasuna beti utzi dizut
ohartu zaitezke
nabil konpainia eske
gau bat ez bada hainbeste
Gabon-gauez ez, Urte Zaharretan
etorri zaitezte. (bis)

J. Uranga:
Noski onen-onenean
ez zaude, min barrenean
baina pausoa zuzendu ez, segi
zeure herrenean
berria hasten denean
elkarren aldamenean
eta Gabonak pasa itzazu
arrebarenean. (bis)

O. Iguaran:
Zabaldu dira bi tarte
bideek hori dakarte
ez det eduki gertu mantendu
zintzan beste arte
nahiz utzi nauzun aparte
osasuna den bitarte
izan nahi nuke sortuko duzun
familiko parte. (bis)

J. Uranga:
Orain behera, orain gora
zuretzat ez da mejora
horren tristea orain ez zara
ama izango ba!
Familia sortuko da
bada hortako denbora
ama afaltzera bakarrik noa
ez beste inora. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra