Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Saioa
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaztelumendi eta Lizaso lagunak zarete. Zuk, Gaztelumendi, zerbait esaten duzunean, edozein gai dela ere, Lizasok beti gehitu behar izaten du azken hitza.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Gaia aukeratzeko
problema daukat nik
Beñat, hasia nago
nazkatzen jadanik
beti daukazu zerbait
edozer esanik
ia ez det sinisten
lagunak geranik. (bis)

B. Lizaso:
Barka baina ez nago
hori pentsatuta
hizketan hasten zera
erabat galduta
zure hizketa mota
kontuan hartuta
dena baldin badakit
ez da nere kulpa. (bis)

B. Gaztelumendi:
Ez, ez dakizu dena
ezin da horrela
baina txapa daukazu
galanta, itzela
jakinda normalean
luzerako dela
egiten det entzungo
banizu bezela. (bis)

B. Lizaso:
Ni’re ez nago zure
asmoak hausteko
baina asko falta zaizu
globoak puzteko
asmo txarra dedanik
ez dezu usteko
zu besten aurrean gaizki
gero ez uzteko. (bis)

B. Gaztelumendi:
Beraz ni zaintzea da
zuk daukazun plana
ikasten egin dezu
sekulako lana
badaukazu azalpen
ta kontu andana
gero zu zera gaizki
geratzen zerana. (bis)

B. Lizaso:
Gero pasako dena
neretzat hor konpon!
Baina nola kontua
gure esku dagon
Beñat, uste det bioi
eingo digula on
ni hasiko naiz eta
zu isilik egon. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra