Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-02-10 Senpere Jaialdia
Gai-jartzailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi bertsolari txapeldun dira. Lujanbio, Azkaingo Mari Luixa Erdozio, Lore Jokoak bi aldiz irabazia; horietako bat juxtu duela 150 urte. Amets, Lekorneko Aña Etxegarai, (Aña debrua) duela 125 Lore Jokoak irabazia berau ere. Orain arte ez zaituztete biziki aipatu. Zer duzue elkarri eta guri errateko?

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Ai zure berri Añi
nik zerbait banekin
nahiz ez nintzen gozatu
zure doinuekin.
Etorkizun jolas bat
nahi al duzu egin?
Demagun bi mila ta
hemeretziakin
inor akordatuko
ote da gurekin?

A. Arzallus
Gurekin hain dituzte
memori arinak
galduko gaitu noizbait
gu biak adinak.
Agian norbaitek bai
halako propinak
gizonak bai poetak
bertsolari finak
eta gu berriz beti
debru ta sorginak.

M. Lujanbio
Gu beti sorgin gaizto
ta gu beti mambru
gu ohoratzerako
guretzat berandu.
Gizon bertsolariak
fama beregan du
gure izenek dena
ahaztura, gandu
hosto galkorra zuten
loreak izan gu!

A. Arzallus
Lorea oroitzea
ze mirakulua!
Ta protestatuz gero
ze eskandalua!
Abadia jaun horrek
a ze urgulua!
Guri txapela eman
berak kapelua
guk poemak egin ta
berak gaztelua.

M. Lujanbio
Abadia jaunaren
etxea akordu
guk ez hainbeste diru
ez hainbeste ordu
ta etorkizunari
so eiten diogu
gaur andra txapeldun bat
bada halamodu
zerbait asmatu dula
igual usteko du.

A. Arzallus
Bai guk ihesera jo
genuen menditik
gauzak aldatu aitzin
heldu zen mendetik.
Hernaniar horrek zerbait
badu aizu artetik
guk kantatuko dugu
ahal dugun heinetik
Hernaniko deabru
horren ezpainetik

M. Lujanbio
Bi mila pasa eta
ia hogeigarrena
bertso lore jokotan
aldatu da dena:
neska-mutil gazteek
badaukate sena
pentsatu ia berrehun
urtetan barrena
berriz asmatzen dabiltz
bagenekiena.

A. Arzallus
Gu ere zerbait gara
gure bertso hitzen
baina ia ez dizut
gehiago aditzen.
Zeruan ere dute
gizonek agintzen
kantuz eta musean
hor dira aritzen
segitu behar dut hoien
platerak garbitzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra