Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
LIBREAN. Ametsek hiru pertsonaiaren irudia azaltzen zuen niki bat zeukan soinean. Bertan, Xalbador bertsolaria, amerikar indigena bat eta beltz bat ageri ziren, “black power” irudi ezagunaren antzekotasunean. Handik abiatu ziren librean.

Deskribapena

Doinua
Lo hadi ainguria
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
11

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Begira nagoela
niki hortarantza
Xalbador ta bi atleta
hortxe triste antza
ta baten batek baldin
baleuka zalantza
Amets hiru horiek
zertan dute antza?

A. Arzallus
Hiru hoiek ze ardi
eta ze artalde!
Orduko mundu harek
pentsa ze sukalde!
Atletak ta Xalbador
zuk Ametsi galde
hiru horiek daude
menpekoen alde.

M. Lujanbio
Ez pentsa gaur mundua
gauz sinplea danik
ta kontraesan asko
dakusat bertan nik
eta guk gure hitzak
euskaraz emanik
gu ere beltzak gera
zuriak izanik.

A. Arzallus
Ai Maialen hitz hoiek
dauzkagu erreztzat
baina denak ez dira
askotan guretzat.
Xalbadorrek zentrotik
jotzen zitun ertzak
hark ere ibiltzen zitun
ardi buru beltzak.

M. Lujanbio
Gure hitzak bezela
ardiak galduak
hizkuntzaren indarrak
ondo apalduak
baina aldiz dirutan
gabiltz ugalduak
zapaltzaileak gera
eta zapalduak.

A. Arzallus
Hunkituko bagendu
munduaren mintza
errexa da kantatu
predikatu, mintza
baina geu ere geure
kaletan gabiltza
gauza bat da hitza ta
bestea bizitza.

M. Lujanbio
Eta hona mendea
eta segundua
bi mila ta hemeretzi
hontan ilundua.
Euskaldun izateko
lehen gure gudua
Santiago zubian
dago gaur mundua.

A. Arzallus
Santiago ez nuke
galdu nahi begitik
mundua pasatzen da
Hendaia hegitik
eta ni hemen neure
bertsoen izpitik
Santiagora begira
Santio menditik.

M. Lujanbio
Santiago zubiak
hona dakarrena
migrazio mundu bat
bideetan barrena
ta karteltxo batean
hor gure herrena
zerbait ote da ala
hutsaren hurrena?

A. Arzallus
Galdera zorrotza zen
zure esaldia
diferentzi haundi bat
nigandik jalgia:
hoiena da iritsi
ezin den zaldia
eta gurea berriz
erromesaldia.

M. Lujanbio
Gaur Zaporeakentzat
laguntza emanik
ale txiki bat gehio
jarri da jadanik.
Panorama ez da ongi
ikusten nigandik
ez det uste mundu hau
onera doanik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra