Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-06-16 Anoeta Jaialdia
Gai-jartzailea
Sarasola, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
G-7ak goi bilkura egingo du Miarritzen. Herri handiak estaturik gabeko herri batera datoz.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Munduak berak desberdina du
bakoitzarentzat neurria
nahiz eta gure izerdia den
zazpi hoien iturria.
Hara Miarritze nola daukaten
topalekutzat jarria!
Baina ez da solik zazpikote hori
ta hoien alfonbra gorria
zeren ta hoien boto emailez
beterik dago herria. (bis)

Miarritzera joan zaitezte
egun horiez aparte
ahal baldin bada aparkatu ta
hurbildu Kasinora arte
galtza motza edo galtza luzea
edozein dela ere parte
sistema horren egitura bat
ongi jarria daukate
eska zazute zerbeza bat ta
konturatuko zerate. (bis)

Nahiz bi egunez azalduko den
zazpi horien pasarela
iruditzen zait urte osoan
gure artean daudela.
Izan zerbezen faktura edo
askoren boto papela.
Hala ere goazen gu gure txistu
gu eta gure kartela
erakustera gu zazpi baino
pixka’t gehiago garela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra