Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Zubietako Bertso-Eskola (Zortzitan)
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Laburu, Agin
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Mendizabal, Unai
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Agin, nola ikusten dituzu atzeko bertsolariak Gipuzkoako txapelketaren aurrean?
Gaiari oharrak
A. Laburuk kantatu eta besteek erantzun

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Aldizkako Ekitaldiak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Unai Mendizabal

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Maialen pixka’t ezagutzen det
eta badauka nibela
somatu det bai azkenaldian
plazan´e badabilela
nahiz plataformak jantzi
ez du mila garrantzi
bertsolaritzan bestela
zerorrek sinistu behar dezu
gora heldu zaitezkeela. (bis)

M. Akizu
Saiatzen gera plataformekin
forma guzti hoiei eusten
hala ta guztiz bertsoak beti
ez du gauza oro uzten.
Agin zenbat piropo…
nahiz ez diren oztopo
joan dira hitzak jausten
honek beidatu eiten do baino
ez baito ezer ikusten. (bis)

A. Laburu
Ta Mendirentzat ere badauzkat
zenbat kontu eta lora:
nahiz plataformik ez dun jazten ta
etxian dun alkandora
badauka nere antza
ta hortik esperantza
txistia ta metafora
gu gora xamar heldu bagera
hi nola ez haiz egingo ba? (bis)

U. Mendizabal
Nonbaite hire antza zeukeat
musaje ta aurpegian
astigmatismo ta miopia
ezker-eskubi begian.
Bertsoa da kirola
ta deportistak nola
mejoratzeko premian
entrenamentuk eingo dizkiau
hire sagardotegian. (bis)

A. Laburu
Ta Mantxiri zer esango diot?
Badet zenbat irudipen:
txapelketan maiz urduri jarri
ta odola irakiten
onena ta txarrena
urtietan barrena
Mantxi etzekit dakiken
onena hortan izan haiz beti
egiten ta desegiten. (bis)

Mantxi
Onartzen diat ni izatez nauk
horren tipo urduria
BECen finala jokatzea da
desioa ta saria.
Hala’re gizartean
ta zaleen artean:
dago akats nabaria
txapelketatik kanpo dagona
ez bada bertsolaria. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra