Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Historia
1959ko azaroaren 8an ospatu ze, Eibarren, Gipuzkoako I. Bertsolari Txapelketa. Euskaltzaindiaren eskutik antolatutako txapelketa honetan ez zu ten nahi zuten bertsolari guztiek parte hartzerik izan, garai haietan Gipuzkoan ospetsuenak ziren bertsolarien artean jokatzea erabaki zelako, eta Manuel Olaizola "Uztapide"k eskuratu zuen txapela Joxe Joakin Mitxelena bigarren gertatu zelarik. Hauekin batera, eta beste batzuren artean Txomin Garmendia, Manuel Lasarte -izatez nafarra bada ere Gipuzkoan bizi zen ordurako- Akilino Izagirre "Zepai", Joxe Lizaso eta Joxe Agirrek parte hartu zuten. Iñaki Eizmendi "Basarri"k ez zuen parte hartu.
1962an ospatu zen Gipuzkoako II. Txapelketa. Euskaltzaindiak antolaturik, oraingo honetan, Gipuzkoako bertsolari guztiek izan zuten parte hartzeko aukera. Izena eman zuten 40ren artean hainbat kanporaketa jokatu ondoren, Hernani jokatu zen finala Abenduaren 9an honoko hauen artean: Jesus Alberdi "Egileor", Akilino Izagirre "Zepai", Txomin Garmendia, Joxemiel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Jose Luis Lekuona "Lexoti", Jose Joakin Mitxelena eta Manuel Uranga. Joxe Joakin Mitxelenak irabazi zuen eta "Lazkao Txiki" gaztea bigarren geratu zen. "Basarri" eta "Uztapide"k ez zuten parte hartu.

1964an jokatu ze inoiz jokatu den txapelketarik oparoena partehartzaile kopuruari dagokionez, 71 bertsolarik hartu zuten parte Gipuzkoako III. Bertsolari Txapelketan. Euskaltzaindiak antolatu zuen hau ere. Sei kanporaketa eta azken-aurreko saio bat jokatu ondoren, Abenduran 13an jokatu zen finala Tolosan. "Lazkao Txiki"k jantzi zuen txapela eta Txomin Garmendia izan zen bigarren Joxe Joakin Mitxelena, Joxe Intxausti, Patxi Etxeberria, Kaxiano Ibarguren, Koxme Lizaso eta Joxe Ma Lertxundiren aurretik. "Basarri" eta "Uztapide"k ez zuten oraingo honetan ere parte hartu.

1967an antolatu zuen Euskaltzaindiak bere azkeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, IV. 49 bertsolariak eman zuten izena, beren ohiturari jarraituz "Basarri" eta "Uztapide"k ez zuten parte hartum ezta Joxe Joakin Mitxelena eta "Lazkao Txiki"k ere, eta sei kanporaketa eta azken aurreko saio bat jokatu ondoren, Tolosan ospatu zen finalean: Pedro Aizpurua "Lilibe", Patxi Etxeberria, Txomin Garmendia, Jose Luis Gorrotxategi, Joxe Intxausti, Koxme Lizaso, Fermin Muñoa, Xanti Zabala "Lexo" eta Nikolas Zendoia. Txomin Garmendiak irabazi zien txapela Jose Luis Gorrotxategi bigarren geratu zelarik.

Txapelketa hauek guztiak urte horietako Txapelketa Nagusietarako partehartzaileak hautatzeko antolatu ziren besteak bestem hemen bezala beste herrialdeetan ere.

1967ko Txapelketa Nagusian gertatu ziren zenbait istiluk, ondorio bortitzak izan zituen eta ondorengo 13 urteetan ez zen ez herrialdeetako txapelketa ezta txapelketa nagusirik antolatu.
1980an ekin zitzaion Txapelketa Nagusia antolatzeari, Euskaltzaindiaren eskutik berriro ere, geroztik 1982, 86 eta 89an antolatu direlarik, azken bi hauek Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen eskutik, baina Gipuzkoakok 1991 arte itxaron behar izan zuen bere V. Bertsolari Txapelketa ezagutzeko.

Ikus ere Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gipuzkoako_Bertsolari_Txapelketa
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin